Elikadura koronabirus garaietan

COVID-19 pandemiak honi buruzko gezur edo informazio faltsuen kopurua areagotu du, hauetako batzuk harreman zuzena elikadurarekin dutelarik. Gaixotasunaren jatorriaren inguruko teorietako bat hastapeneko infekzioaren iturria animali bat jateari leporatzen dio. Hala ere, Europako Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Zentruak (ECDC) birusa pertsonetatik pertsonetara hedatzen ari dela nabarmendu du, bereziki eztularekin sortzen diren arnas jariakin edo gaixoaren doministikuarekin. 

COVID-19 koronabirusaren familiako bestelako agerraldietan, besteak beste SARS-CoV edo MERS-CoV gaixotasunetan adituak diren profesionalek, birus hauek ez zirela elikagaien bitartez transmititzen argi uzten digute. COVID-19ari dagokionez, ez dago aipatutako koronabirusekin alderaturik portaera ezberdin bat duen ebidentziarik.

Nutrizioaren garrantzia

Mundu mailan bizitzen ari garen pandemia hau garaitzeko ahalik eta neurri gehien hartu behar ditugu. Horretarako, Zubillagatik elikadura egoki bat mantentzeak ezinbsteko garrantzia duela nabarmendu nahi dugu, birusari aurre egiteko gure defentsak altu manten ditzagun. Elikagaiak ez dira koronabirus eroaleak, beraz ondo elikatu behar gara, indartsu egonez gero pandemia hau eraginkortasun handiagoarekin aurre egingo diogu eta.

 

Iturria: https://seguridadalimentaria.elika.eus/coronavirus-no-hay-evidencias-de-que-los-alimentos-sean-via-de-transmision/