Ekoizpen prozesu eraginkorra

Duela gutxi IHOBEk argitaratutako txosten batek Euskadiko elikaduraren eta edarien industriako enpresen lehiakortasuna indartuko duten lan-ildoak sortzeko faktore eta metodologiak identifikatzea du helburu, ingurumen-ekimenetatik abiatuta.

Txostenaren hasieran arau- eta merkatu-faktore nagusiak (driver) biltzen dira, enpresen ingurumen-kudeaketaren garapenerako elementu motibatzaile gisa. Beste erronka batzuen artean, hurrengoak dira elikaduraren industriak aurre egin beharrekoak:

  • Elikagaien xahuketa etetea balio-kate osoan.
  • Elikagaien xahuketa ebaluatu eta kuantifikatzea.
  • Elikagaiak birbanatzea dohaintza-sistemekin eta aprobetxatzeko estrategiekin.
  • Zuzenean saltzea merkaturatze-kanal motzetan.
  • Elikagaien kontserbazioa hobetzea.
  • Aurrera egitea azpiproduktu eta hondakinen berrerabileran eta balorazioan.
  • CO2 aprobetxatzeko prozesu berriak garatzea.
  • Hondakinak balioztatzeko bioekonomia-estrategiak garatzea.

Garai berrietara egokitua

Ingurumenaren zainketa jomugan izanik, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak bertan hazitako animaliekin egiten du lan, kontsumo kate jasangarri bati alea eskainiz. Modu honetan, abeltzainak errazagoa du neurtzea ekoiztuko duen haragi kantitatea, eta merkaturatze bidea laburra izanik, produktuaren bilakaera eraginkorragoa bilakatzen da.

 

Iturria: https://jasangarritasuna.elika.eus/ekonomia-zirkularraren-gakoak-euskadiko-elikagaien-eta-edarien-sektorerako/