Eguzki plaka berriak

Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak etengabeko eraldaketa prozesuan murgilduta jarraitzen du, eta honi erantzunez eguzki plaka berriak instalatu ditu bertako teilatuan.

Eguzki plakak 2024

Instalazio berri honek autosufizientzia energetikoa eskaintzen dio erakundeari. Horrez gain, mugarri garrantzitsutzat jotzen da energia berriztagarrien aldeko apustua Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze zerbitzuaren filosofiarekin bat datorrelako. Ingurumena zaindu eta honengan duen eragina murrizteko bidean beste urrats bat da, eta honi begira etorkizunean ere uraren berrerabilpen sistema ere instalatzea aurreikusten da.