Baserritik mahaira
UPA lehen sektoreko erakundea (Unión de Pequeños Agricultores y Ganaderos) eta Correos akordio batera iritsi dira Correos Market dendaren garapenean jarraitzeko. Modu honetan, proiektu honen bitartez estatu mailako baserritar eta kontsumitzaileen arteko sare bat eratuko da, landako produktu freskoak etxean jasoz. Plataforma digital berri honen helburua banaketaren alorrean lehen sektorera begira dagoen erreferentziazko plataforma bilakatzea du helburu, besteak beste Amazon bezalako potentziekin lehiatuz.
Zubillaga eredu
Banaketari dagokionez, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze zerbitzuak banaketa zerbitzu garatua eskaintzen dio gure bezero bakoitzari, jakin badakigulako ezinbestekoa dela produktu freskoa etxean ahalik eta egoera onenean jasotzeak duen garrantzia. Horregatik, kontsumitzailearen beharretara egokituz ganadua osorik, kanaletan edo ontziratuta jasotzeko aukera ematen diegu. Correos Market bezalako plataforma berrien garapenak Zubillagak bere garaian egindako apustua berresten du, bakarrak egiten gaituen horretan lan egiteko jarraitzeko gogoak piztuz.