Animalien garraioa alarma egoeran
Ministroen Kontseiluak ezohiko neurriak onartu ditu, koronabirusak sortutako alarma egoera honetan animalia bizidunen garraioa gelditu ez dadin. Hala, martxoaren 1etik aurrera iraungitako gidarien edo zaintzaileen prestakuntza ziurtagiriak alarma egoera bukatu eta 120 egunera arte luzatzea erabaki da. Gainera, epe Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak bere kabuz gehienez beste 30 egunez luzatu ahal izango du.
Nabarmentzekoa da, halaber, larma-egoera edo haren luzapenak amaitu eta 7 egunera arte lan-koadernoak edo ibilbide-orriak baliozkoak izango direla, nahiz eta agintari eskudunek ez dituzten zigilatu, eta hauen balizkotasuna Nekazaritzako Ekoizpen eta Merkatuen Zuzendaritza Nagusiak beste 7 egunetan luzatu ahal izango du.
Zubillaga Hiltegiak lanean jarraitzen du
Zubillaga-Oñati sakrifizio eta zatiketa zerbitzuak alerta-egoeran segurtasun-neurri zorrotzekin lan egiten du jarraitzen du, haragia behar bezala prozesatzen dela bermatzeko.
BOEn onetsitako dekretuaren ondorioak Espainiako lurralde osoan aplikatzen direla kontuan hartuta, egun horietan ganadua Zubillagara eraman nahi duten abeltzainek lindarrean dagoen marko legalaren babesa izango dute. Gainera, gogoan izan zalantzaren bat izanez gero erakundearekin harremanetan jar zaitezketela gure ohiko kanalen bitartez.