Berrikuntzak animalia-produktuen higienean
Irailaren erdialdetik aurrera, indarrean sartu da animalia-jatorriko elikagaien higiene-baldintza espezifikoei buruzko araudi berria. Arau hau argitaratzeak animalia-jatorriko elikagaien higieneari buruz indarrean dagoen legeria eguneratzea dakar. Berrikuntza horien artean haragiari buruzkoak daude. Hori guztia elikagai orok higiene-estandarrak betetzeko dagoen kontzientzia gero eta handiagoaren barruan kokatzen da, horrela azken kontsumitzaileari kalitate eta berme osasungarriko produktu bat eskaini…
GehiagoEtorkizuna abeltzaintzan dago
Haragiaren sektorea zalantzan jartzera ohitura bilakatu da azken urteotan, kontsumo modutik ekoizpen eredura arte. Egoera horri erantzun bat bilatzeko asmoz, 2013an lehen in vitro xerra sortu zen Estatu Batuetan, 140 gramoko pisua zuena eta 250.000 dolarreko kostu batekin ekoiztua. Horrela sortu zen haragi zelularra, haragi zati baten zelula ametatik abiatuz, likido biologiko edo sintesi likido…
GehiagoEntzun Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa
Abuztuan Zubillaga-Oñati Zatitze eta Hiltegi Zerbitzuaren egunerokoa ezagutzera hurbildu zen Euskadi Irratia. Entzun jarraian topaketak utzitakoa.
GehiagoEtorkizuneko instalazioentzat eredu
Sakanako Garapen Agentziak antolaturik, Etxarri-Aranatzko hiltegi eraberrituari begira jakintza eskuratzeko bisita egin dute Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze zerbitzuaren instalazioetara. Sakanako Garapen Agentziako teknikaria, eskualdeko hiru ordezkari eta hiltegiko langile batek osaturiko delegazioa hurbildu zen Oñatira lantzen ari diren proiektuarentzat inspirazio bila. Etxarri-Aranatzeko hiltegia modu zuzenean harategiek kudeatzen dute, kudeaketa mota aldatzea aztertzeaz batera (udala eta…
GehiagoHaragi kontsumoa goraka
OCDE eta FAOren 2021 Nekazaritza Aurreikuspenen txostenaren arabera, munduko haragi eskaintza 374 milioi tonara iritsiko da 2030ean. Artalde eta ganadu taldeen hedapenak eta animalia bakoitzeko produktibitatea handitzeak (sakrifizioaren batez besteko pisua, hazkuntzaren hobekuntza eta pentsuen formulen hobekuntza) lagunduko dute igoera hori. Mundu mailan, hegazti-haragiak izango du hazkunderik handiena ( % 41 inguru); behi-okelak, berriz, %…
GehiagoGanadua, libre
Europako Batzordeak animalien ekoizpenean kaiolak debekatzeko proposamena aurkeztuko du, 2027rako kaiolekin amaitzeko. Lege berriak bat egin nahi du “Baserritik Mahaira” estrategiarekin, animalien ongizatea bermatzea helburu izanik. Zubillaga eredua Arlo honetan, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzua erakundeen oso aurretik doa. Haragi jasangarriaren eta sufrimendu minimoan oinarritutako haragiaren ekoizpenaren aldeko apustua negoziaezina da erakundearen muinean, eta urte…
GehiagoAbeltzaintzak etorkizuna bermatzen du
Abeltzaintza funtsezko sektore gisa finkatu da baliabide naturalen kudeaketan. Gaur egun, Europar Batasunean dauden baserrien %50ek baino gehiagok ganadua dute, eta ganadu horrek materia lehorraren %86 kontsumitzen du, sute-arriskua murriztuz. Horrela, abeltzaintzak ekoizpen ez-eraginkorraren estigma atzean uztea lortu du, paisaia eta biodibertsitatearen bermatzaile bihurtuz. Gaur egun, Europar Batasuneko Nekazaritzako Azaleraren %80a (3,4 bilioi hektarea inguru)…
GehiagoHaragi Kontsumo segurua
Giza kontsumorako animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak egiteko xedapen praktiko uniformeak ezartzen dituen 2019/627 (EB) Betearazpen Erregelamenduak hiltegiko post-mortem ikuskapenean sakontzen du. Erregelamendu berriak kontuan hartzen ditu EFSAren irizpenak, eta bertan gomendatzen da hildako animalien post mortem ikuskapenean haztatze eta ebakitze prozedurak sistematikoki ez aplikatzea, mikrobioen hedapena eta kutsadura gurutzatua murrizteko. Kalitatezko zerbitzua bermatzea Azken kontsumitzailearengana…
GehiagoGanaduaz gehiago ikasten
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak HAZIk antolatutako eta Lanbidek finantzatutako 200 orduko kurtsoa baten parte hartzen duten ikasleen bisita jaso du. Kurtsoak bere baitan hartzen duen “Ganaduaren zentzuko gobernatze ekologikoa” moduloaren baitan parte-hartzaileek ganaduaren fisiologia eta elikadura, eta kateko baliabideen aprobetxamendua ezagutu ahal izan zuten. Konkretuki, hiltegian bertako arlo guztiak ezagutu ahal izan zituzten, eta…
GehiagoNolakoa da gure kontsumo kultura?
Euskal Herrian kontsumitzen den elikagaiak modu ezberdinetan ekoizten dira, eta kontsumo ohiturak aldatuz doaz egunerokoaren erritmoaren arabera. Gauzak horrela, Debagoienean kontsumo katean parte hartzen duten protagonista ezberdinek eta kontsumitzaileek beraiek elikadura katearen iritzia eman dute. Nolakoa da gure kontsumo kultura? Nolakoa da lehen sektorearen etorkizuna?
Gehiago