Elikadura efizientzia hobetuz
Baserriko animalientzako pentsu konposatuen ekoizpen industrialaren aurreikuspena negatiboa da 2022rako, baserriko animalientzako pentsu konposatuen ekoizpen industriala % 4 jaistea aurreikusten baita. Espezieka, estatuan, txerri-sektorean kontsumitzen dira gehien pentsu industrialak, eta, ondoren, ardi-sektorean. Pentsu industrial gutxiago ekoiztearen ondorioa izan daiteke eskasia dela eta prezioetan gorakada ematea, eta, beraz, abeltzaintzako ustiategiek ekoizpen-kostuak murrizten asmatu behar dute. Kontsumo…
GehiagoEkoizpen prozesu eraginkorra
Duela gutxi IHOBEk argitaratutako txosten batek Euskadiko elikaduraren eta edarien industriako enpresen lehiakortasuna indartuko duten lan-ildoak sortzeko faktore eta metodologiak identifikatzea du helburu, ingurumen-ekimenetatik abiatuta. Txostenaren hasieran arau- eta merkatu-faktore nagusiak (driver) biltzen dira, enpresen ingurumen-kudeaketaren garapenerako elementu motibatzaile gisa. Beste erronka batzuen artean, hurrengoak dira elikaduraren industriak aurre egin beharrekoak: Elikagaien xahuketa etetea balio-kate…
GehiagoHaragiaren sektorean komunikatzen
Haragi eta Produktu Landuen AECOC 22. kongresuak 350 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen Lleidan. Topaketan parte hartu zuten enpresek, zientzialariek eta akademikoek sektoreak iraunkortasunaren eta ekoizpen-ereduen arloan dituen jardunbide egokiak aztertu zituzten, baita sektorearen behar berriei erantzuteko beharrezkoak diren komunikazio-estrategiak ere. Azken aldian haragi gorriaren kontsumoa ezbaia jartzen ari dira zenbait informazio edo iritzi korronte,…
GehiagoEkoizpen ekologikoa goraka
Euskal Herriko aziendetan ekoizpen ekologikoak gorakada nabarmena izaten ari da azken urteotan. Kontsumitzaile eta ekoizleengan kontsumo jasangarrirako kontzientzia pizten ari da, eta ondorioz Euskal Herriko ekoizpen mapa eraldatzen ari da. 2021eko datuei erreparatuz, Euskal Autonomi Erkidegoan 128 ustiategi ekologiko daude martxan, behi, ardi eta ahuntz haragiaren ekoizpenera bideratuak hein handi batean. Abelburuen sailkapenean 2.877 behi,…
GehiagoMoxal haragi kontsumoa gora
Azken aldian moxal haragiaren kontsumo gorakada nabarmena ari da izaten, besteak beste dituen elikadura osagarriei esker mediku zein nutrizionistek honen aldeko hautua egiten baitute. Euskal Herria, Katalunia eta Andaluzia bezalako tokietan geroz eta ohikoagoa da moxal haragia dendetan aurkitzea, eta hau kontsumitzeko ohitura handia duten Italia bezalako herrialdeetara esportazioak ere areagotu dira. Zubillaga joera berrira…
GehiagoLan-eskaintza berriak Zubillaga-Oñatin
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak bere instalazioetan hiru lanpostu berri betetzeko beharrizana du. Bilatzen diren profilak hurrengoak dira: Zatitze gelarako langilea: Okela prestatu, xerratu, ontziratu eta etiketatzea izango da bere egitekoa. Labana erabiltzen jakitea eskatuko zaio eta aurretiko esperientzia baloratuko da. Abere hiltzailea: Abereak hil eta prestatzea izango da bere egitekoa. Labana erabiltzen jakitea eskatuko…
GehiagoAste Santuan Hiltegi Ordutegi Berezia
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak ordutegi berezia izango du Aste Santuko egunetan. Apirilak 14 eta 15eaan instalazioak itxita egongo dira, eta apirilak 12 eta 13aean zein apirilak 18ean normaltasunez egingo da lan, 18an ardi aziendarik hilko ez den arren. Aste Santuko hilketa egutegia
GehiagoAbeltzaintza prezioen igoera jasaten ari da
Zereal-ekoizleek inoiz baino garestiago saltzen dute, eta abeltzaintza-sektorea horren ondorioak pairatzen ari da, elikagaien ekoizpena kolapsatzeko arriskua benetakoa den punturaino iritsiz. Prezioaren igoera hasia zen Ukrainako gerra hasi aurretik, gari tona 290 eurora iritsiz eta arto tona 270era. Hala ere, gatazkaren ondorioz, erreferentziazko prezioak 400 eurotik gora daude tona bakoitzeko. Testuinguru berri honetan, gerra hasi…
GehiagoAbeltzaintza birsortzailea ulertzen
Martxoan Gustoko azoka antolatu zen BEC-en. Gustokok tokiko ekoizpena eta biodibertsitatea aldarrikatzen ditu, eta laugarren edizio honetan artisau eran eta modu jasangarrian egindako bertako produktuak balioan jarri ditu. 249 erakusketari bildu ditu azokak, eta 11.711 bisitaria hurbildu dira guztira bertara. 38 erakunde kolaboratzailek bultzatutako egitasmoa da Gustoko, eta kontsumo katea bere osotasunean aztertu da bertan.…
GehiagoArkume zerbitzua Zubillagan
Urte berriarekin batera arkume garaia dugu euskal baserrietan, urtarrilean jaiotako arkumeak hiltegira eramateko garaia baita. Antzuolako Pikunieta baserriko Josebe Blanco artzainak dionez, Debagoieneko artzaiek batez ere Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzura eramaten dituzte beraiek hazitakoak. Blancok erakundearen gertutasuna nabarmendu nahi izan du hurrengo bideoan, hiltegiak duen berezitasunak nabarmenduz. Ikusi hurrengo bideoa.
Gehiago