Zubillaga-Oñati Landaola sarietan izan zen
Landaola Federazioak Landaola Sarien VI. edizioa banatu zuen Berastegiko Udaletxean. Guztira, lau kategoriatan banatu ziren sariak, eta horietako batean Zubillaga-Oñati Hiltegia izan zen hautagai. Debagoienako garapen agentziak Zubillaga-Oñati Hiltegia eta Zatitze Zerbitzua hautagai izateko proposamena egin zuen, erakundeak baserritar eta abeltzainekin duen gertuko harremana dela eta, “tokiko ekoizleen ekoizpen txikia aurrera ateratzeko” ezinbestekoa bihurtu baita.…
Gehiago2022a modu onean gainditu du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak
2022a urte oparoa izan da Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuan, berriz ere Erkidego osoko eta Nafarroako baserritar eta harategiei beharrezko zerbitzua emanez. 2020-2021 ekitaldietan pandemia dela eta izandako igoeraren ondorioz, 2022koa berregituratze urtea izan da, pandemiaren aurreko erritmora itzuliz. 2022 ekitaldiko ekoizpena 1.708.114kg/kanalekoa izan da, 2021koa baino %4 handiagoa. Ekoizpen honetatik 60 tona ekoizpen ekologikora…
GehiagoZubillagako ikasleen ahotsak
HAZI, landa eta itsasertzaren garapenerako fundazioak, “Animaliak hiltzea, prestatzea eta zatikatzea” ikastaroaren modulu berria eskainiko du Zubillaga-Oñatin. Ikastaroak langabezian dauden pertsonak haragiaren sektorean lan egiteko gaitzea du helburu. 180 ordu dituen ikastaro honen partaide diren ikasleekin egon gara beraien esperientzia gertutik ezagutzeko.
GehiagoOrdutegi berezia abenduko lehen astean
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak ordutegi berezia izango du abenduko lehen astean. Abenduak 5ean behi, zaldi eta ardi aziendak sakrifikatuko dira. Abenduak 7 eta 9an aldiz, soilik behi aziendak. Abenduak 6 eta 8an Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuko instalazioak itxita egongo dira. Abenduaren 12an Zubillagaren jarduna normaltasunera itzuliko da. Abenduko lehen asteko hilketa egutegia
GehiagoLan eskaintza berria Zubillaga-Oñatin
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak bere instalazioetan lanpostu berri betetzeko premiazko beharrizana du. Hurrengoa da bilatzen den profila: Gidari-banatzailea: Ibilgailuen gidari lanak egin, okela banatu (kanalean) eta pixuak manipulatzea izango da bere egitekoa. CAP derrigorrezkoa eta C gidabaimena derrigorrezkoak izango dira. Ingurunea ezagutzea baloratuko da. Interesdunek bidali zuen kurrikulumak bulegoa@zubillagahiltegia.com helbidera “LAN ESKAINTZA” gaia zehaztuz.
GehiagoAnimalien ongizateak inbertsioa merezi du
Yougovek Alemanian egindako inkesta baten arabera, 2.396 inkestatuen % 59 prest legoke kontsumitzen dituzten haragi-produktuetan diru gehiago gastatzeko, horrek bermatzen badu animalien ongizate-maila handia duten animalietatik datozela. Inkesta horri erantzunez, Alemaniako abeltzaintza-sektoreak zehaztu du ongizate handiagoa eskatzen duela, eta sistemak horretarako prest egon behar duela. Zubillagak horren aldeko apustua egin du Alemanian bezala, hemen ere…
GehiagoHaziinova errekonozimendua jaso du Zubillaga-Oñatik
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak Haziinova errekonozimendua jaso zuen Ordiziako Goierri Berrikuntza Poloan egindako ekitaldi batean. Haziinova aitortzak Spri Taldeak, Innobasque eta Eusko Jaurlaritzak eman dituzte, eta enpresa berrikuntzaren sustapenaren baitan pausuak eman dituzten enpresei eman zaie. Horrela, tokiko eragile guztien artean jarrerak hobetuz Euskal Herria berrikuntzan aitzindari bilakatu nahi da, eta horretarako enpresa ehunduraren…
GehiagoUlma Inoxtruck-ekin elkarlana
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak Oñatin egoitza duen ULMA Inoxtruck kooperatibarekin elkarlanean ari da. ULMA Inoxtruckek sala zurietan karga ezberdinen manipulazioa ahalbidetzen duten ekipoak egiten ditu. Ekipo hauek edozein kargatara dira aplikagarriak; traspaleta, igogailu edo biratzaileetara besteak beste. Makina hauek toki konkretu batean kargak higiene neurriak errespetatuz mugitu ahal izatea bermatzen dute, Zubillaga Hiltegiaren egunerokorako…
GehiagoIkastaro berri bat Zubillagaren partaidetzarekin
HAZI, landa eta itsasertzaren garapenerako fundazioak, “Animaliak hiltzea, prestatzea eta zatikatzea” ikastaroaren modulu berria eskainiko du Zubillaga-Oñatin. Ikastaroak langabezian dauden pertsonak haragiaren sektorean lan egiteko gaitzea du helburu. Prestakuntza honen bidez, etorkizuna duen lanpostu batetan aritzeko aukera eskaintzen nahi da, eta horretarako hurrengo ibilbidea prestatu da. Zentzu honetan, 180 ordu dituen “Animaliak hiltzea, prestatzea eta…
GehiagoAntxumea bogan dago
Antxume-haragiaren ekoizpena % 15,3 hazi da Espainiako estatuan 2022ko lehen seihilekoan. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak egindako Abeltzaintza Sakrifizioari buruzko Inkestaren datuek erakusten dutenez, 2021eko lehen seihilekoan 4.941 tona ekoiztu ziren eta aurtengo aldi berean 5.696 tona, hau da, % 15,3ko igoera. Zubillaga urratsak emanez Ahuntz-haragiaren kontsumoak gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoera ez…
Gehiago